HASTAPENAK
  • Call for Papers (2025)
  • Revista Académica
    • Número actual
    • Números anteriores
  • Actividades académicas
    • Presentación presencial del Número 7
    • MAYO DEL 68. PERSPECTIVAS HISTÓRICAS
  • Gedanken
  • Hastapenak Videos
  • Equipo Editorial
  • Envíos
Nazioarteko eragina Iraultza eta kontrairaultzetan. Amerikako Estatu Batuen eragina Salvador Allenderen gobernuan eta Augusto Pinocheten Estatu-kolpean
La influencia internacional en las revoluciones y las contrarrevoluciones. La injerencia de los Estados Unidos de América en el gobierno chileno de Salvador Allende y el posterior golpe de Estado de Augusto Pinochet

Itsasne Allende Sopelana

Resumen

1970eko azaroaren 4an, Unidad Popularraren alderdiak — ezkerreko alderdien koalizioa —, Salvador Allende sozialista buru zuela, Txileko presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen. Nazioko presidente berriaren inbestidurak hasiera eman zion herrialdearen inoizko aldaketa sozial, ekonomiko eta politikoen proiektu handienari. Gobernu berriak Unidad Popularraren Programa diseinatu zuen, Txilen ezarriko ziren neurriak 40 puntutan laburbiltzen zituena. Idatzitako neurriek sakoneko Iraultza eragin zuten. Izan ere, herrialdeko enpresa nagusiak nazionalizatzetik (horien artean, kobrea) haur bakoitzak egunean litro erdi esne kontsumituko zuela ziurtatu zen. Politikariak, ordea, ezin izan zuen agintaldia bete, Augusto Pinochet Ugarteren estatu-kolpeak eten baitzuen 1973ko irailaren 11n, eta herrialdean diktadura militarra ezarriz 1990era arte. Gaur egun, Pinocheten diktaduraren ondarea Txileko bizitzaren esparru askotan ikus daiteke, hala nola 1980ko konstituzioan, diktadura militarrak onartua, eta gaur egun indarrean jarraitzen duena. Artikulu honek Iraultza Allendistak Nazioarteko Sisteman izan zuen garrantzia ezagutu eta baloratu nahi du, baita gerora suertatu zen kontrairaultza-prozesuarena ere. Horretarako, Estatu Batuek Latinoamerikan duten papera eta politika inperialista aztertuko dira, Txilen egindako esku-hartzearen bidez. Lan hau Nazioarteko Harremanen esparruaren baitan jorratuko da, Fred Halliday-ren ikuspuntua oinarritzat izanda.

Hitz gakoak: Iraultza, kontrairaultza, Txile, Nazioarteko Harremanak, inperialismoa.


Ficha curricular de la autora

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) doktore aurreko ikerlaria ([email protected]). Bitartez Ikerketa Taldeko kidea (IT1081-16). Webgune guztiak 2024ko apirila baino lehen kontsultatu dira.
PDF

​Fecha de publicación: 04-07-2024

Número 7, Revista Hastapenak

5-47

Sección: Estudios

​​​Citación:

APA: Allende Sopelana, I. (2024). Nazioarteko eragina Iraultza eta kontrairaultzetan. Amerikako Estatu Batuen eragina Salvador Allenderen gobernuan eta Augusto Pinocheten Estatu-kolpean. Hastapenak. Revista de Historia Contemporánea y Tiempo Presente​, 7, 5-47.

EDITADO POR HASTAPENAK (e-ISSN 2530-3627), PROYECTO DEL COLECTIVO HASTAPENAK

© HASTAPENAK COPYRIGHT 2018. ALL RIGHTS RESERVED.
Foto
  • Call for Papers (2025)
  • Revista Académica
    • Número actual
    • Números anteriores
  • Actividades académicas
    • Presentación presencial del Número 7
    • MAYO DEL 68. PERSPECTIVAS HISTÓRICAS
  • Gedanken
  • Hastapenak Videos
  • Equipo Editorial
  • Envíos